Erretiratu egin behar zarete?
Maiatzean. Senarrak osasun arazoak ditu eta laga egin beharra dauka lana. Bestela ez genuen lagako. Gehiago ere segituko genuke gustura asko.
Gaur duzue azkeneko eguna hemen…
Bai, baina nik Soraluzera etortzen segituko dut eguenetan, nire jendea ikustera.
43 urtean lagunak eta guzti izango dituzue, ezta?
Hemen? Nire senarra poteoan joaten da eurekin. Benetako lagunak ditugu hemen (hunkituta), lagun-lagunak. Hau benetan da atsegina.
Zenbat plazatan ibiltzen zarete?
Lehen, domeketan kenduta, egunero.
Gogorra dirudi horrk. Zelakoa da zuendako egun arrunt bat?
Ez dugu ordutegirik, baina oso gustuko dugu gure lana, jendea oso-oso atsegina da eta horrek atsegingarri egiten du lana.
Zelakoa da Soraluzeko plaza?
Zelakoa izango da, ba? Jendea benetan da atsegina. Niretzat hori da txarrena orain. Orain etortzen zaizkigu lehengo bezeroen alabak eta baita lobak ere. Urte asko dira hona etortzen.
Zelan agurtuko zarete?
Ez gara agurtuko, bisitan etortzen segitu behar dugu-eta.