Azaroaren 21ean, barikua, 14:00ak aldera hasiko dute 80 urtetik gorakoen bazkari-omenaldia Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Ohi denez, menu gozoa partituko diete gonbidatuei eta bazkalostean, horietako biri omenaldia egin eta opariak emango dizkiete. Aurten, Emilia Altuna eta Santiago Garcia izango dira omenduak.


Bazkariari dagokionez, 83 lagun gonbidatuko dituzte elkartetik eta ia leku guztiak beteta daude dagoeneko, atzo 72 lagunek eman baitzuen izena. Bihar, eguena, zabalik izango da elkarteko zuzendaritzaren bulegoa eta beraz, litekeena da bihar bertan betetzea bazkarirako leku guztiak.
Itxaropena Erretiratuen Elkarteak dituen 620 bazkideetatik 231 dira 80 urtetik gorakoak.