Mesedeetako egoitzan ere murgildu ziren Gaba Baltzean

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 4a

'Gau Beltz On' liburua elkarrekin irakurtzen.

Aurten, Mesedeetako egoitzan ere egin zituzten Gaba Baltzaren inguruko jarduerak. Eguenean, Gau Beltz On liburua irakurri zuten elkarrekin. Haren ondoren, heriotzari, beldurrei… buruzko hausnarketak partekatu zituzten. Eta barikuan, berriz, ekitaldi bikoitza izan zuten, Arantza Lasaren omenaldian parte hartu eta arratsaldean queimada egin eta dastatu. Argazkiak: Xabier Muñez Iñiguez.

Bi egunetan ospatu zuten Mesedeetako egoitzan Gaba Baltza. Eguen goizean, Udal Liburutegiaren laguntzarekin eskuratutako Karmele eta Naiara Mitxelenaren Gau Beltz On liburua irakurri zuten online, pantaila erraldoian, Xabi Muñez Iñiguez dinamizatzaileak lagunduta. Bukaeran, hausnarketarako tartea hartu eta heriotzari, oraingo eta lehengo beldurrei eta bestelakoei buruz berba egin zuten.

Queimada egin eta dastatu

Barikuan, berriz, goizean Udal Liburutegian izan zen egoiliar talde handi bat. Arantza Lasa herriko lehen liburuzainari egindako omenaldira joan ziren.

Arratsaldean, berriz, egoitzako areto nagusian elkartu, argiak emendatu eta Txomin Arriola egoiliarrak queimada zelan egiten zuen ikusi zuten. Amaieran, egoiliarrek ere probatu zuten apurtxo bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.