Barikuan liburutegian egindako ekitaldien harira, Sorapediak Soraluzeko liburutegia zabaldu zeneko artikulua landu eta helarazi du. Bertan kontatzen denez, Iñaki Linazasorok Soraluzera egindako bisitaren harira artikulua argitaratu zuen La Voz de Españan eta han egiten dio aipamena Soraluzeko lehen liburutegiari. Kasu honetan, adibidez, data-dantzatxo bat bada tarteko, ze Linazasorok dio 1967an zabaldu zela, aldiz, Ramiro Larrañagak bere liburuan dio 1964an zabaldu zela. Kontuak kontu, segidan irakurgai Soraluzeri buruzko kontakizun osoa. Antzinako pasarte ugari ditu jasota loturen bitartez. HEMEN irakurgai artikulu osoa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.