Kejak eta eskarixak

Bi kexu SAPA inguruan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 28a, 09:07

SAPA inguruko bi kexu helarazi ditu M.O. herritarrak. Batetik, dio bertako transformadore zaharraren eraikinaren atea zabalik dagoela, giltzarrapoa apurtuta eta ondorioz, edozein sar daitekeela barrura. "Berez, jada errespetua ematen du SAPA kanpotik pasatzeak iluntzen duenean, ba pentsa hor barruan norbait baldin badago. Bestalde, umeak ere sar daitezke eta leku arriskutsua dirudi", esan du. 

Bestetik, SAPAren eraikin berrituan monopatina zintziliatuta dagoela ere salatu du. Kontatu duenez, lehen kasuaren berri eman du udaletxean, baina hark ez du ezer egin. 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.