Itxaropena Erretiratuen Elkartean, urteko hitzordu esanguratsuenetako bat izaten da gisatu lehiaketa eta aurten ere, arrakastatsu joan da.
Goizean piztu zituzten sutegiak elkarteko terrazan, eta, sukaldariek 14:00ak aurretik bukatu zituzten prestatze-lanak, bazkaritan banatu aurretik, epaimahaiak probatu zitzan.
Sukaldariak
Honako lehiakideek parte hartu zuten:
- Rosa Zabala eta Mari Carmen Zarrabe
- Ezozi Perez de Heredia eta Rosa Etxebarria
- Porfi Casas eta Reyes Solana
- Teo Ruiz eta Pedro Aldazabal Aldaso
- Engracia Menayo eta Manoli Plata
- Miren Aranburu eta Iñaki Iñarra
- Luis Elortza eta Mila Plata
- Araceli Maiztegi (berarekin kozinatu behar zuen bikotea gaixotu egin zen eta berak bakarrik egin zuen)
Lehen aldiz egin eta irabazi
Bazkalostean jakinarazi zuten epaimahaiaren erabakia: Mari Carmen Zarrabek eta Rosa Zabalak egindako gisatua izan zen goxoena. Poz-pozik jarri ziren bi emakumeak, bereziki, Zabala, esan zuenez, gisatua egiten zuen lehen aldia izan baitzen atzokoa.
Iker Uzin zinegotziak banatu zituen sariak. Lehen bikotearendako jan-edanez hornitutako poltsa bana eta Gisote Lehiaketa, txapeldunak dioen amantala. Eta gainerako zazpi bikoteek ere jaso zuen nork bere poltsa jan-edanaz betetakoa lehiaketan parte hartzearren.
Bazkaritako kontuak amaitzean, bi bingo berezi izan zituzten.