Martxoaren 8rako kantuak prestatzeko bilera irekia

Erredakzioa 2025ko urr. 23a, 20:44

Bilera irekia deitu dute zenbait herritarrek 2026ko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, azken urteetan ohikoa izan den moduan, kanturen bat abestu ahal izateko prestaketei ekiteko. Hitzordua, urriaren 29an izango da.

Datorren asteazkenean, urriaren 29an, bilera irekia egingo da Kalebarren 8ko lokalean, arratsaldeko 18:30ean hasita, datorren urteko martxoaren 8ko ekimenen barruan aldarrikapenerako kantua edo kantuak prestatzen hasteko.

Bilerarako gonbidapena herriko edozein adin, izaera eta jatorritako emakume kantuzale edo musikazale guztiei luzatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.