Udazken koloreak, bluesa eta musika, Oleako presa eta objektu hirukiak argazkitan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 23a, 10:22

Datorren aste amaierara arte, ikusgai izango da azken Argazki Rallyan saritutako bildumetako argazkiez osatutako erakusketa. 35 erretratu daude Erakusketa aretoan, honako gaietan inspiratuta: Burdin hesiak edo Sareak, Hiru berdinak, Oleako presa, Udazken koloreak eta Blues Hotsak. Gainera, erakusketara doazenek aukera dute argazki baten zozketan parte hartzeko.

Udazken koloreak dituzten argazkiak, musikarekin lotutakoak, Oleako presarenak eta hirukietan inspiratutako argazkiak daude ikusgai Erakusketa aretoan, guztira, 35.

Egileen artean, Soraluzen jokatu zen azken Argazki Rallyko argazkilari irabazleak daude: Carlos de Cos soraluzetarra, Carlos Mediavilla legazpiarra, Arbil Iciar zarauztarra eta Juan Carlos Romero ondarrutarra. Eta bilduma osatzeko, lehiaketan parte hartu zuten bestelako argazkilarien erretratuak daude, guztiak ere, argazkilaritzan eskarmentu luzea duten argazkilarien lanak.

Argazki erakusketa zabalik egongo da urriaren 31ra bitartean, eta, ari da bisitariak izaten. Gainera, ikustera joaten denak aukera du Kontrargi Argazkilari Kolektiboak egingo duen argazki baten zozketan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.