Save the Children erakundearen arabera, azken bi urteotan Israelek 20.000tik gora haur hil eta 52.000tik gora zauritu ditu Gazan, eta, horiez gain, uneotan 132.000 haur txiki hiltzeko arrisku bizian dira. Zapatuan, haur horiek gogoratzeko eta Israel Palestinan egiten ari den sarraskia salatzeko manifestazio nazionala antolatu du Gure Haurrak Ere Badira egitasmoak. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean aterako da Bilboko Bihotz sakratuaren plazatik.
Manifestazioa, Euskal Herriko dozenaka eragile sozialek babestu dute, besteak beste, sindikatuek eta hezkuntzako eragile nagusiek.