Arkitektura ikasketak bukatu berri dituzten lau emakumek, Arkitetak taldea sortu dute, ez daudelako konforme arkitektura ikasketetan jaso dutenarekin: emakume arkitektoen ahotsa ez diete transmititu, ez diete erreferenterik eman. Horri buelta emateko sortu dute ArkiTetak taldea eta eraiki dute berotegi bat EHUren Arkitektura Fakultatearen aurrean, Donostian; gai horrekin lotutako hiztetaldiak antolatzeko, Mugak Arkitektura Bienalaren barruan. Berria agerkariak elkarrizketatu ditu kideetako bi: Maddalen Laskurain plazentziatarra eta Irati Azkiue oriotarra. Irakurri elkarrizketa osoa Berrian.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.