Goizeko lehen orduan, bi kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira AP8 eta AP1 autobideak elkartzen diren puntu inguruan, Maltzagan. Horien eraginez, pilaketak sortu dira ere GI-627 errepidean Gasteizerako noranzkoan, eta, adibidez, Donostiarako autobusa ordu erdi pasa beranduago iritsi da Soraluzera. Ertzaintzaren Trafiko sailetik esandakoaren arabera, obretan ari dira AP1ean eta horrek eragin ditu pilaketak, baina jada zirkulazioa ia normaldu da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.