Txartel gorria
Txartel gorri hau emakumeentzako da.
Bidegorritik Osintxurantz nihoanean, eta saihesbideko zubira iritsi eta paperezko zapiz beteta dagoen bakoitzean amorruz eta nazkaz betetzen naiz. Ni beti saiatzen naiz plastikozko poltsa bat motxilan sartzen, larrialdiren bat izanez gero (pixa edo kaka), erabiltzen dudan papera jaso eta poltsatxoan sar dezadan. Mendizale lagun batek erakutsi zidan mendian pixa egiten badut eta papera jasotzeko poltsatxorik ez badut erortzen diren tantatxoak kuleroetan lehortzen direla. Gero etxean garbituko zara.
Txartel gorria
Aldundiarendako eta Udalarendako ere, haiek baitira gure herrietan ingurune garbi bat mantentzeaz arduratzen direnak. Baina, tira, herria zein baldintzatan dugun ikusita, ez dut espero arazo hau konponduko denik. Eta zer iruditzen zaizue zaldiak kaka eta arratoiz inguraturik dauden barrutia?
Udaletxeak ez du ezer esateko? Esango du ez dela bere kontua, eremu partikularra baita. Nire etxea ere nire jabetza da, baina niri ez didate uzten leiho bat aldatzen baimena eman gabe. Eta are gutxiago gutxieneko higiene-baldintzak betetzen ez baditut.
Ibai parkea
Hainbeste da paperontzi pare bat jartzea? Baldintza onetan mantentzeak hainbeste suposatzen al du? Eta zer esan behar da Olean dauden auto abandonatuak desegiteaz? Zikinkeriaz betetako edukiontziak. Zikinkeria horietatik kanpo. Laburbilduz, hau da bizi nahi dugun ingurunea?