Gizona topatu duen lekukoaren familiak kontatu duenez, Irure auzorako bidegurutzearen parean zegoen hura, ibaian, harri baten gainean jarrita eta bazirudien min hartuta zegoela.
Soraluzetarrak larrialdi zerbitzuei abisatu eta berehala etorri dira suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzaintza.
Segurtasun Sailetik esplikatu dutenez, ibaitik atera duten gizonezkoak kontatu die atzo, 22:00ak inguruan, lapurretan egin ziotela Soraluzen eta gero ibaira bota zutela. Beraz, gau guztia pasa du ibaian. Dirudienez, apurtuta zituen beso bat eta belauna eta ospitalera eroan dute. Ikerketa zabalik dute, eta, momentuz ezin dute bestelakorik esan.
Gizona topatu duen lekukoak, berriz, gaineratu du ondo legokeela ibaira jaisteko pasabideren bat egokitzea, momentu honetan ez baitago.