Iratxo Goxodendako Itziar Agirrek kontatu duenez, goizeko 07:30erako "jende ilara luzea zegoen zain dendako atean" eta txartel guztiak "ziztuan" saldu dituzte. Beraz, 152 txartelak salduta daude eta horrez gain, dozenaka herritar apuntatu dituzte erreserban, norbaitek kale egingo balu ere.