Gaur arratsaldean, 80 lagunetik gora elkartu dira Plaza Barrixan Zarautzen izandako hilketa matxista gaitzesteko. Herritarrekin batera, udal ordezkari politikoek ere parte hartu dute elkarretaratzean. Soraluzeko Udalak deitu du protesta. Lehenago, idatziz ere erakutsi du “gaitzespen irmoa” eta besteak beste, gogorarazi du 2003tik 130 emakume eta 12 adingabe baino gehiago hil dituela indarkeria matxistak Euskal Herrian eta horrek adierazten duela ez dela ekintza isolatu bat, arazo estruktural bat baizik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.