2025/10/18 - 2025/10/19 09:30

Kirola

Soraren asteburuko partiduak

Soraren asteburuko partiduak
Soraluze

Sora Futbol Taldeak hitzorduz betetako asteburua dauka, futbol
eskolakoek ere hasiko baitute denboraldia. Hain justu, txikienek domekan, Ezoziko futbol
zelaian dituzte partiduak, 09:30ean lehenengua, benjaminena, eta 12:00etan azkena,
alebinena. Gusztira, lau partidu izango dira. Gainerako taldeek, nagusiek barne, zapatuan
jokatuko dute. Lehen taldearen kasuan, etxean jokatuko du gainera. Orioko taldea izango du
aurkari. 16:30ean hasiko da partidua. Eta kadete gorengoek eta infantilek ere etxean jokatuko
dute, infantilek 09:30ean eta kadeteek 11:30ean. Gainerako hiru taldeek kanpoan dituzte
hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.