Aurreikuspenaren arabera, biharko, barikua bukatuko dituzte zolatze-lanak eta zirkulazioa eta aparkalekuen erabilera normaltasunera bueltatuko dira.
Aurrera doaz egunotan Ezozibidean egiten ari diren zolatze-lanak. Zorua inprimatu eta gorriz margotzen dihardute, erdigunean dagoen moduan. Hartara, gidariei adierazten zaie oinezkoek dutela lehentasuna gorriz margotutako esparru osoan. Lanak egin ahal izateko, bertako aparkalekuak baliatuta ari dira zirkulazioa bideratzen.
Aurreikuspenaren arabera, biharko, barikua bukatuko dituzte zolatze-lanak eta zirkulazioa eta aparkalekuen erabilera normaltasunera bueltatuko dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.