Gaur, astelehena, herriko bi gune itxita daude goizetik. Bata da Gabolatseko zubia. Hango obretan erabilitako hainbat elementu erretiratzera etorri dira. Hori egin ahal izateko, zubia itxita izango da, dena ondo bidean, 13:00ak arte. Tarteka, Gabolats kalerako pasabidea ere ari dira ixten, zama-lanetarako. Ezozibidean, berriz, zoladura-lanak egiten ari dira eta 20:00ak arte izango da itxita goiko zatia. Barikura arte izango dira obrak Ezozibidean, baina bihartik, beheko zatian.
Gabolatseko zubiko obrei dagokienez, gaur bertan hasi eta bukatuko dituzte lanak.
Ezozibideari dagokionez, berriz, gaur Ezozibideko 26. zenbakira arteko zoladuran ibiliko dira lanean eta 20:00ak arte ezin izango da bertatik kotxez pasatu. Halaber, Ezozibideko 26-34ra bitarteko eta trenbide zaharreko aparkalekuak ere ezin izango dira erabili.
Bihartik barikura, berriz, Ezozibidea 26tik 16ra arteko zatian lan egingo dute, eta hango aparkalekuak libre laga beharko dira.