Argazkietan ikusten denez, zutik laga duten presa zatiaren ibaiko atzeko aldea harriz beteta geratu da. Diputazioko Obra Hidraulikoetatik esplikatutakoaren arabera, hori, orain arte ere, horrela zegoen; hain justu, ibaiaren zabalera osoa zegoen harriz beteta. Esan dutenez, presa-efektuak eraginda joan dira harriak pilatzen inguruan. Dena den, gaineratu duenez, neguan, ibaia mugitzen denean, harri horiek ere joango dira mugitzen, eraitsi duten presaren gaineko aldeko harriekin gertatu den moduan.