Gaur, egun handia Mesedeetako Ama Egoitzan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 9a, 10:41

Gaur, eguena, Mesedeetako Ama Eguna ospatuko dute egoitzan. Jan-edan gozoa eta musika uztartu eta eguerdian bazkari berezia eta iluntzean afari merienda musikatua izango dute egoiliarrek. Gaurko eguneko ekitaldiekin borobilduko dute Pertsona Nagusiaren Astearen bueltako ospakizunak. Atzo, esaterako, Erretiratuen Eguna ospatu zuten eta Itxaropena elkarteko bazkideak joan zitzaizkien bisitan. Argazkiak: Mikel Valero.

Atzo, goizean joan zitzaizkien Itxaropena Nagusien Elkarteko bazkide batzuk egoiliarrei bisitan. Karta-jokoan, saskiarekin, tokan, petankan… aritu ziren elkarrekin, musikak lagunduta eta pintxoekin goxatuz. Jolasak ez ezik, bizipenak ere partekatu zituzten, Itxaropena Erretiratuen Elkarteko zuzendaritzako kide eta argazkilari Mikel Valerok kontatu duenez.

Gaur, berriz, eguerdian zein iluntzean izango dituzte ospakizunak Mesedeetako egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.