Obrak berriro martxan

Ubane Madera Zangitu 2025eko urriaren 7a

Atzo ezkero, astelehena, berriro martxan dira Oleako presako obrak. Makina hondeatzailea beso berezi batekin hornitu dute eta obrak egiteko sortu zuten arrapalako harriak eta lurra erretiratzen ari dira. Zuloagako presako obrei dagokienez, berriz, Oleako lanak amaitzean hara joango da makinista.