Elkarrekin kantuan hasi zituzten Mesedeetako Amaren Eguneko ospakizunak

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 7a, 10:11

Atzo, astelehena, Pertsona Nagusiaren Asteko ospakizunak hasi zituzten Mesedeetako egoitzan. Plaentxia Kantuan taldearen bisita jaso eta elkarrekin kantuan eta txaloka jardun zuten. Eguenera arteko ekitaldiak izango dituzte. Gaur, adibidez, bingo irekia egingo dute 17:00etan. Eguenean, berriz, Mesedeetako Amaren Eguna ospatuko dute, irailekoaren partez.

Atzo, jai giro bete-betean murgildu ziren Mesedeetako Ama Egoitzako bizilagunak. Izan ere, irailean ospatzekoak ziren Mesedeetako Amaren eguneko ospakizunak izango dituzte asteon, musika, jolasak eta jan-edanak protagonista izanda.

Plaentxia Kantuan elkarteko kideen emankizunarekin hasi zituzten ekitaldiak, atzo arratsaldean. Kantariek errepertorio betea eskaini zieten, denok ezagutzen zituzten garai bateko kantuak edo kantu tradizionalak interpretatuz.

Gaur arratsaldean, berriz, bingo irekia egingo dute egoitza kanpoan, 17:00etan hasita. Bihar, eguaztena, mahai eta punteria jolasak egingo dituzte goizean eta astea borobiltzeko, eguenean, Mesedeetako Amaren Eguna ospatuko dute. Meza, bazkari berezia eta afari-merienda musikatua izango dituzte egoiliarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.