AP 8 autobidea itxita Deban eta zenbait autobus zerbitzu bertan behera

Erredakzioa 2025ko urr. 6a, 17:24

(EGUNERAKETA, 18:27) Ertzaintzak esandakoaren arabera, egoerak berdin segitzen du. Zirkulazioa N634tik ari dira desbideratzen eta 4 KMko auto ilarak daude Elgoibarren. Gertakaria arratsaldeko lehen orduan izan da. AP-8 autobidea erabat itxi dute Deban, Donostiako noranzkoan, kamioi baten atoiak su hartu duelako. 14:00ak pasatxoan gertatu da, 55. kilometroan, eta auto ilara luzeak izaten ari dira. Arg.: Irakurle batek BM supermerkatuko aparlekutik ateratakoa.  

Segurtasun Sailetik jakinarazi dute trafikoa N-634 errepidetik desbideratzen ari direla Elgoibarren, eta horrek ere auto-ilara handiak eragin ditu errepide nagusian.  Horregatik, kontu handiz ibiltzeko eskatu dute. Lurraldebusetik, bestalde, jakinarazi berri dute Donostia eta Eskoriatza arteko DG07 linean Elgoibar, Soraluze eta Zarauzko geralekuak bertan behera laga dituztela, istripuaren eraginez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.