Gaur 08:45ak inguruan sustoa izan da Kalebarrenen. Zerbitzuetako kamioi handi batek -garbiketakoa edo zaborrena, lekukoen arabera- Kalebarren 1eko etxearen balkoipeko harri bat kolpatu eta lekuz mugitu du. “Kableei esker ez da jausi”, kontatu dute. Udaltzaingoa eta udal brigadako langileak bertaratu dira, harria bere lekura bueltatu dute eta ingurua garbitu. Esan dutenez, jada ez dago arriskurik, aseguru etxea abisatuta dago eta orain hari dagokie konponketa egitea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.