Makina egokituko dute obrak bukatzen joateko

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 3a, 12:56

Egunotan, geldi dago Oleako obrako makina. Gipuzkoako Fopru Aldundiko Obra Hidraulikoen Sailetik esplikatutakoaren arabera, ibaira jaisteko arrapala egiteko erabilitako materiala erretiratzea falta zaie, besteak beste. Baina hori egiteko, orain arte erabili duten makinaren besoarekin ez dira ailegatzen eta beste bat ekarriko dute. Hura iritsi bezain laster segituko dute bertan lanean. Edozelan ere, azpimarratu dute epez ondo dabiltzala lanak egiten. 

 

Zuloagako presarekin lotutako obrei dagokienez, berriz, han ere, segun eta zer ateratzen den, makina aldatu egin beharko dutela aditzera eman dute. Baina hango kasuan ere, esan dute epez ondo ari direla obrak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.