Egitura muntatu eta osorik jarriko dute padel pistaren gainean

Erredakzioa 2025ko urr. 2a, 08:58

Gaur, eguena, goizean goizetik ari dira padel pista estaltzeko obretan. Garabia errepidean da, kiroldegi gainean muntatzen ari diren egitura gertu dagoenerako. Behin hura muntatuta, padel pistaren gainera lekualdatu eta bertan ipiniko dute. Dena ondo bidean, gaur, 20:00etarako zabalduko dute errepidea. Carpas Aragonesas enpresa ari da lanak egiten. Jarriko duten egiturak 3.000 kilo inguru pisatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.