Joan den astean egin zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartekoek ikasturteko lehen txangoa. Leku guztiak beteta zirela, Donemillagara joan ziren eta dena “oso ondo” joan zela kontatu dute. Hona hemen kontakizuntxoa:
“Txangoa oso ondo atera zen. Lehenik, monasterioa bisitatu genuen, kontratatutako gida batekin. Areto guztiak bisitatu genituen, ohiko bisitetan bisitatzen ez diren eremuak ere bai, hala nola liburutegia (10.000 ale dituena) eta jantoki zaharrak. Ondoren, David Moreno upategia bisitatu genuen Badaranen. Ongietorri ardo a izan genuen eta ondoren upeltegian ibili ginen.
Azkenik, hango jatetxera joan ginen; Errioxako upeltegi bateko ohiko menua izan genuen eta oso ondo egon zen. Itzuleran, geldialditxo bat egin zen Haron. Aipatzekoa da bai monasterioa bai upategia oso ondo baloratu zituztela txangoan parte hartu zutenek. Laburbilduz, oso ondo”.
Urriaren 24ko gisatu-bazkaria
Urriari dagokionez, bi hitzordu dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean: Toledora hiru eguneko bidaia eta gisatu lehiaketa.
Azken hori, gisatu lehiaketa urriaren 24an izango da. Lehiaketarako izena emateko egunak dira urriaren 9, 14, 16 eta 21.
Lehiaketaren ondoren egiten den bazkarian, berriz, edozeinek parte har dezake. Doan da jatordua, baina zuzendaritzatik gogora ekarri dute bazkaltzera joateko tiketa aurkeztu behar dela eta tiketa zuzendaritzaren bulego orduetan eskuratu behar dela, martitzenetan edo eguenetan.
Argazkiak: Alberto Arizaga.