Honakoa da obrek izango duten eragina, Udalak jakinarazi duenez:
Autobus-zerbitzuan eragina
Urriaren 1 eta 2an, egun osoz:
- Autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili, urriaren 1ean eta 2an. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez.
- Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.
Zirkulazioan eragina
Urriaren 1ean, 12:00 - 19:00 eta urriaren 2an, 8:00 - 20:00:
- Zubi Nagusia itxita egongo denez, Oleako zubitik Zubi Nagusira arteko tartea bertako bizilagunek bakarrik erabili ahal izango dute, bi noranzkotan.
- Baltegieta 4tik 19ra arteko bizilagunek aparkaleku eta garajeak erabili ahal izango dituzte, bi noranzkotan.
- Erregetxetik ezingo da Zubi Nagusirantz jaitsi eta Kalebarren eta Santa Ana kaleetatik irteera bakarra Etxaburuetatik izango da.
- Oinezko eremuen ordutegia ohiko moduan mantenduko da.