Musika eta eskultura bat eginik, Formen sinfonia performancea taularatu zuten Paco Vidal gitarra-jole eta konpositoreak eta Alfredo Zarazaga eskulturagileak barikuan, Plaza Barrixan.
Gitarra zarrastatuz zein nahieran punteatzeak eginez, Cadizeko musikariak melodiak korapilatu zituen bata bestearen atzetik, bere lagun Alfredo Zarazaga eskulturagileak burdina zuzenean lantzen zuen bitartean. Chipionan egindako karramarro entzutetsuak sortzeko baliatutako burdin hondarrak hartu eta sopletearekin goritu eta aliketekin okertuz zein mailuarekin joz, haiei forma ematen ibili zen.
Zarazagak adierazi zuenez, “inspirazio purua” izan zen hura, eta “momentu magikoa” ikusleekin partekatu zuten.