Zolatze lanak bidegurutzearen eta Ezozibidea 16. zenbakiaren arteko eremuan ari dira egiten. Errepidea estua denez, eten egin dute zirkulazioa harik eta lanak bukatu arte. Soraluzeko Udalak iragarritakoaren arabera, 08:00etatik 18:00ak arte izango da itxita gaur eta bihar.
Ezozi auzotik kalera edo beste herriren batera autoz mugitu nahi duenak joan-etorriak San Andres auzotik egin beharko ditu ordu tarte horretan. Kalera oinez gerturatzeko, ostera, erabilgarri egongo dira Ezozibidea 16tik 34ra bitarteko aparkalekuak, ibilgailua bertan laga ahal izateko.