Bigarren markarik onena

Erredakzioa 2025ko ira. 28a, 10:30

Ezkerretik eskumara, Maddi Garmendia Oregi, Idoia Hernandez Morales, Gema Otero Torrecillas eta Marina Gabilondo Calleja, 23-24 urteko gazteak.

Pozik daude Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteko kideak barikuan soraluzetarrek izan zuten eskuzabaltasunarengatik. 49 lagun joan ziren odola ematera eta 46 odol poltsa eraman zituzten. Hori izan da orain arteko bigarren markarik onena.

Gainera, odol emaile beteranoekin batera, gazteak ere animatu ziren bertaratzera eta, erreleboa badatorrela-eta, horrekin ere pozik dira odol emaileen elkartekoak.

Bestalde, odol emate kopuruari dagokionez, aurtengo markarik onena urtarrilean izan zen. Orduan 55 odol poltsa eraman zituzten.

Argazkia: Bixente Olaizola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.