Odola ematera joateko txanda har daiteke gaurtik

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 24a, 16:42

Oporren ondorengo lehen odol ateratzea egingo dute barikuan Itxaropena elkartean eta gaurtik, eguaztena, har daiteke bertaratzeko txanda. Gaur eta bihar Interneteko bidea dago zabalik: gotatanta.eus. Barikuan, berriz, telefonoz deituta hartu ahal izango da txanda, 943 00 78 85 zenbakian.

Soraluzeko Odol Emaileen elkartetik gogora ekarri dutenez, barikuan, 16:30etik 20:30ak bitartean egongo dira Odol Bankukoak odol ateratzeak egiten. Herritarrak animatu nahi dituzte Itxaropenaren areto nagusira bertara daitezen, “ondoren merienda goxoa edukiko dute zain”, diote elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.