Epaimahaiak nabarmendu duenez, Norvegiako argazkia "orijinala eta inpaktantea" da eta horregatik merezi du lehen saria. Gurutze Ariznabarreta Atxak eta Saioa Rodriguez Iriondok 19 herritarrek bidalitako ia ehun argazkien artean aukeratu dute Amaia Amorren argazkia. Publikoak sorta berean aurkeztutako zuri-beltzeko argazki bat aukeratu du, bozka gehien emanda. Ondorioz, Amaia Amorrek bi sariak eskuratu ditu, Nafarroa Hegoaldeko produktuekin osatutako saskia eta Egotzako gazta.
Amaia Amorrek Plaentxia.eus-i eskainitako audio-elkarrizketan kontatu ditu lehiaketan saritutako argazkien eta Norvegiarako bidaiaren nondik norakoak. Entzun osorik hemen: