MESEDEETAKO JAIAK

Aparretan bukatu zituzten jaiak

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 22a, 10:13

Atzo, domeka, goizeko zaparradak ikusita kontrakoa zirudien arren, eguraldiak Mesedeetako jaien amaierako ekitaldiak guztiz errespetatu zituen. Umeak puzgarrietan saltoka eta txirristaka ibili ziren, dantzarako tarte polita izan zen, tortilla gozoak aurkeztu zituzten lehiaketarako, gozoena, Regina Maiztegirena, eta, tokan zirikatzen ibili ondoren, otarrainxkak jan eta aparretan bukatu zituzten Mesedeetako jaiak. Oharra: errifaren zenbaki irabazleak: lehen saria 0003 (606 ordezkoa), bigarren saria 726 (ordezkoa 2121).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.