MESEDEETAKO JAIAK

Rockak, erromeriak eta elektronika doinuek girotu zuten zapatu gaua

Ander Gomez 2025ko ira. 21a, 20:13

Barikuko goizaldera arteko martxak ez zuen herritarren zapatuko festarako gogoa lausotu. Ilundu bezain pronto, berriro ere egin zuen euria, baina berriro ere plaza betetzea lortu zuten Errekaldeko eta Gipuzkoa Etorbideko bizilagunek, Mesedeetako jaietan inoiz eskainitako musika emanaldi kopuru handienaren alde egindako apustuari esker. 
Bideoan laburtuta Chico Infiernoren rock kontzertua, Fan&Go-ren erromeria eta Trujen&Strujenen dj saioa.

Gustu guztietarako kontzertuak antolatu zituzten Errekalde eta Gipuzkoa Etorbideko bizilagunek. Chico Infierno izan zen zapatu gaua irekitzearen arduradun, aurtengo martxoan ere bertako Asigor tabernan izandako rock taldeak. Ondoren, hamaika urtez Soraluzeko jaietara etorritako Fan&Go erromeriak estreinakoz jo zuen Mesedeetan. Borobiltzeko, iaz eskaini zuten DJ saioaren arrakasta ikusita, berriz ere deitu zituzten Trujen eta Strujenak, jaietako azken gaua giro ezin hobean amaitzeko.

Argazkia: Trujen eta Estrujen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.