Lanpostuetan egin beharrekoa honakoa da:
- Ludotekako dinamika kudeatu.
- Haurren garapenaren jarraipena egin.
- Haurren beharrak identifikatu eta landu.
- Lan hezitzaile eta euskalduna egin.
Lan-jarduna:
- Urte bukaerara arte, astean 16 ordukoa
- Urtarriletik uztailera, astean 26 ordukoa
Lanposturako kontuan hartuko dutena, berriz, honakoa da:
- Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan: Gizarte hezkuntza Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Magisteritza…
- EGA edo titulu baliokideren bat.
Eta honako ezaugarriak baloratuko dituzte:
- Hezkuntza ez formalean lan-esperientzia izatea.
- Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
- Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
- Begirale eta zuzendari ikastaroak.
- Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
- Haurtzaroaren eta haurren errealitatea ezagutzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
- Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
- Euskalgintzan jardun izana.
- Soraluzekoa izatea.
- Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza.
Curriculumak bidali miren@pilpilean.eus helbidera.