Errabal Elkartea tabernariekin batu da Blues Hotsak prestatzen hasteko

Egoitz Unamuno 2025ko ira. 13a, 08:00

Fake Cousins taldea Etxaburueta kalean, iazko Blues Hotsak jaialdiaren barrua eskaini zuen kontzertuan.

Blues Hotsak jaialdiaren 7. edizioa azaroaren 16tik 23ra bitartean egingo da Soraluzen eta dagoeneko, Errabal Kultur Elkarteak ekin die antolaketa lanei. Joan zen astean, herriko ostalariekin batu zen kalean antolatuko dituzten kontzertuen bueltako zereginak adosteko.

Errabal Kultur Elkartea hasita dago aurtengo Blues Hotsak jaialdiaren programazioa prestatzen. Jaialdia azaroaren 16tik 23ra bitartean egingo da eta iaz bezala, aurten ere azken egunean, domekan, kontzertuak egingo dituzte kalean eta tabernariek doako pintxo bereziak eskainiko dituzte, bakoitzak bereak, propio egun horretarako eginak. 

Pintxoekin lotuta, Errabal kultur elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean, hilaren 17an, argazkilaria joango zaie tabernariei pintxoen argazkiak ateratzera, ondoren egunaren promozioan erabiltzeko helburuz.

Bestalde, ondorengo egunetan iragarriko ditu aurtengo jaialdian parte hartuko duten artisten izenak eta aurreratu duenez, tartean, "sorpresa politak" izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.