Atzo goizean, dozenaka herritar hurreratu ziren San Martzialera, karidadeko salda hartu eta bertako jai egitaruaz gozatzera. Eguerdiko hamabietan, iragarrita zegoen moduan, Zelemeterio, auzoko jaietako pertsonaia "ganberroa" aurkeztu zuten baselizan eta aurkezpenaren ostean, Bailarako arrabitariek eta herriko Diadar taldeko txistulariek dantza saioa girotu zuten kanpoan eguraldi ederrarekin, izan ere, tenperaturak gora egin zuen arren, haizeak etenik barik jo zuen San Martzialgo tontortxoan eta egoteko giro egokia egin zuen, bertaratu zirenen zorionerako. Hala, ermitaren estalpeko barran tragoxka eta mokadutxoa hartuta, gerizpean eta tertulia ederrean egoteko aukera izan zuten. Amaitzeko, musikari, dantzazale eta zenbait auzotarrek, hogeitabost lagun inguruk, bertan bazkaldu zuten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.