Liztortzarrak kentzera etorri dira

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 4a, 16:57

Suhiltzaileak Elizburu kalean.

Gaur, eguena, 16:00ak inguruan Eibarko suhiltzaileak Soraluzen izan dira, Elizburu kaleko 7. atarian zeuden kuruminoengatik edo liztortzarrengatik jasotako abisua dela-eta. Esandakoaren arabera, teilatupean lokalizatu dituzte eta liztortzarren habiak pozoitu eta bitsaz itxi dituzte baina ez dakite seguru joan ote diren, izan ere, orain dela 10 egun ere izan ziren etxe berean liztortzarrengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.