"Gazako azpiegitura guztiak sistematikoki suntsitu ondoren, Israelek jarraitzen du palestinar herritarrak sarraskitzen eta, gainera, gosez eta egarriz hiltzen, erortzear dauden ospitaleei erasotzen eta genozidio hau munduari transmititzen dioten komunikabideetako ehunka langile hiltzen", adierazi du Gernika-Palestina elkarteak.
Egoera konpontzen hasteko bide bakarra Israel "bakartzea" dela uste dute eta horretarako Europako instituzioetatik hasi eta instituzio lokaletara bitarte erakundeek Israelekin "gaur egun dituzten harreman instituzional, komertzial, kirolaren esparrukoak edo beste edozein eratakoak eten" behar dituztela. Horixe da, hain zuzen, barikuko mobilizazioaren helburua, genozidioa salatu eta instituzioei "Israelekin dituzten harremanak berehala hautsi ditzaten" eskatzea.
Yallah Soraluzek dei egin die plazentziatarrei barikuan arratsaldeko 19:00etan Plaza Berrian egingo den protesta burrunbatsura batu daitezen, "kazuelak edo zarata ateratzeko beste edozein ontzi hartuta"