Argazkiak bidaltzeko irizpideak honakoak dira:
- Soraluzeko une edo momenturen bati (paisaiak, kaleak, eraikinak, jaiak, kirola, herri ekimenak…) lotutako argazkia izan beharko da.
- Soraluzeko herrian ateratako argazkia izan beharko da.
- Argazkiak horizontalean ateratakoa izan beharko du (argazki panoramikorik ez da onartuko).
- Argazkia ahalik eta kalitate onenean bidali beharko da.
- Argazkiaren neurriak 20,5 x 30,5 cm izango dira; bakoitzak jarri ezean Kontrargi arduratuko da neurri honetara egokitzen.
- Partehartzaile bakoitzak gehienez ere bi argazki bidali ahal izango ditu.
- Argazkiarekin batera honako DATUAK bidali beharko dira.
- Izena eta bi abizen.
- Kontakturako telefonoa.
- Kontakturako e-maila.
- Argazkiaren titulua.
- Argazkia zein hilabetetan aterata dagoen.
Udazkenean emango da aukeratutako argazkien berri. Ostean, 2026ko egutegia Gaztañerre azoka aurretik ipiniko da saltzen herriko komertzioetan.
Jasotzen diren argazkien artetik, 10 aukeratuko dituzte Kontrargiko kide eta Udaleko ordezkariek. Horietatik argazki bana portada eta kontraportada osatzeko erabiliko dira eta beste zortzi argazkiak aldiz, hilabete banari lotuta agertuko dira. Gainontzeko argazkiak hurrengo urteetarako gordetzeko aukera ere aztertuko da.