Asteburuan ospatuko dituzte Kofraixak Osintxun, hiru eguneko egitarau betearekin

Erredakzioa 2025ko abu. 25a, 12:00

Osintxuarrak mozorrotuta Plaza Zaharrean barrena, 2019ko abuztuan.

Barikuan hasiko dituzte Kofraixa jaiak Osintxun eta domekara bitartean, ekintzaz betetako jai egitaraua prestatu dute.

Martiritxoren jaitsierarekin ekingo diete jaiei eta azken urteetan egin duten legez, barikuan bertan, mozorrotutako bizikleta martxan etorriko dira Soraluzera, jaiak iragarri eta plazentziatarrak gonbidatzera. Hiru egunetan zehar, kontzertuak, bazkaria, kalejirak eta umeei bideratutako hainbat ekimen egingo dituzte. Hona hemen egitaraua:

Abuztuaren 29a, barikua

  • 18:00 Martiritxoren jaitsiera.
  • 18:30 Mozorrotuta bizikleta martxa Soraluzera.
  • 21:30 Kontzertuak: Azkaiter Pelox; Amustei; eta Goma 2.

Abuztuak 30, zapatua

  • 11:00 Sukaldaritza lehiaketa.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 17:00 Bazkalostea girotzeko bingo musikatua. Ondoren, mozorro eta sukaldaritza lehiaketen sari-banaketa.
  • 19:30 Fanfarreak girotutako kalejira.
  • 23:00 Erromeria Laket taldearekin.
  • 02:00 DJ Arno.

Abuztuak 31, domeka

  • Eguerdian salda (Germanian eta txosnan) eta karitate banaketa.
  • 13:00 Euskal dantzen emanaldia.
  • 17:30 Haurrentzako puzgarriak.
  • 20:00 Martiritxoren igoera eta Kofraixen amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.