Gertakariak

Adingabe bat hil da AP1eko Eitzako tunelean

Ubane Madera Zangitu 2025ko abu. 20a, 08:44

Familia bereko adingabe bat hil eta beste lau pertsona zauritu egin dira gaur 06:15ean AP1eko Soraluzeko Eitzako tunelean izandako istripuan. Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, matrikula frantsesa zuen ibilgailu bat errepidetik atera egin da Eitzako tunelaren barruan Irungo noraznkoan. Harrezkero, zirkulazioa moztuta dago bertan eta Bergara hegoaldeko AP1 irteeratik ari dira zirkuazioa desbideratzen Gi-627 errepiderantz. Soraluzeko saihesbidean igartzen da ibilgailuen joan-etorri handiagoa.

Helarazitako xehetasunen arabera, Ertzaintzaren larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak, anbulantziak eta patrullak mobilizatu dira. Medikuak istripu lekuan bertan egiaztatu du adingabearen heriotza eta ibilgailuko gainerako bidaiariak Donostia ospitaera eramango dituzte, anbulantzietan bertan artatu ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.