INKESTA

Pozik zubi berriarekin

Ubane Madera Zangitu 2025ko abu. 20a, 09:58

Herenegun zabaldu zuten Gabolatseko zubi berriaren oinezkoen pasoa eta esan beharrik ez dago egunotan herriko lekurik ikusiena eta bisitatuena dela. Zabaldu eta berehala pasatu zuten lehen aldiz zubia hainbat herritarrek eta atzo ere joan-etorria nabarmena zen. Elkarrizketatutako herritarrak pozik daude emaitzarekin. 

Pasatu, erdian geratu, zubiaren detalleak ondo begiratu eta berriro pasatu; horixe egiten ari dira asko. Eta esandako moduan, pozik daude zubia zabaldu dutelako eta pozik, baita ere, zubi berriarekin.

Oinezkoen pasoa zabalduta, egunotan ibilgailuen zatiko lanak bukatzen ari dira Moyua enpresako langileak. Besteak beste, falta da zubiaren erdian dauden luminariak argiztatzeko Iberdrola bertaratzea eta ibilgailuen baranda berdez margotzea. Azken hori egingo dute eguraldiak laga bezain laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.