Garbiketa sakonagoa

Erredakzioa 2025ko abu. 19a, 19:41

Asteotan, ur beroarekin ugerra kentzen duen Mankomunitatearen makinak Soraluzen dihardu lanean eta begien bistakoa da emaitza. Kiroldegiko paseoa eta Baltegietako espaloiak garbitu ditu eta egunotan, Plaza Zaharra garbitzen dihardu, besteak beste.

Unai Larreategi alkateak esan duenez, erdiguneko lanak bukatzean erabakiko dute non segitu, segun eta zenbat denbora geratzen zaion makinari Soraluzen. Izan ere, ugerra kentzeko makina txandaka erabiltzen da Debabarreneko udalerrien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.