Kanpoan egon arren, San Roke Txiki eguna ospatzen

Ubane Madera Zangitu 2025ko abu. 19a, 10:22

Azken 15 urte baino gehiagoan, Zarautzen eta Zumaian uda pasatzen duten edo han inguruan bizi diren plazentziatarrak San Roke txiki eguna ospatzeko elkartzen dira. Horren erakusle Lourdes Mendiak bidalitako argazkia. Kontatu duenez,  11-15 bat lagun izan ohi dira eta batean Zarautzen, bestean Zumaian elkartu eta ospatzen dute herriko eguna.

Honakoak dira argazkian azaltzen direnak: Angel Luis Mendia, Itziar Hermosa, Juan Antonio Jimenez, Javier Aristi eta Mari Carmen emaztea, Mari Isabel eta Tere Urizar ahizpak eta azken horren senarra, Arantza Barrutia eta Mari Nieves eta Maria Eugenia Arrazola ahizpak. Tamalez aurten batzuk falta direla kontatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.