Soraluzeko jaiak 2025

Goizekoa xuabe

Erredakzioa 2025ko abu. 17a, 17:14

Xuabe joan da San Roke Txiki eguneko goizeko zezena. Jende aldetik xuabe, herritarrak, bisitariak eta errekortariak bai, baina ez horrenbeste eta zezenak ere xuabe antzean ibili dira eta harrapaketa eta susto aldetik ipurdi beroturen bat zein beste bakarrik hartu dituzte plazan ibili direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.