Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
- 1.- Soraluzen bizi den edo ez den edonork har dezake parte lehiaketan. Lehiaketan 12 urtetik gorakoek soilik hartu dezakete parte.
- 2.- Hamabi bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, izen-emate ordena errespetatuz uneoro. Talde bakoitzak 2 kide izango ditu. 12-16 urte bitartekoek heldu baten laguntza izan dezakete, arriskutsuak diren jarduerak (sua piztu, tortilla irauli, e.a…) egiteko eta aholkuak emanez laguntzeko.
- 3.- Parte-hartzaileek, lehiaketaren ordua baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko dute.
- 4.- Interesdunek Udaletxeko bulego nagusietan eman dezakete izena, bulego orduetan, abuztuaren 14 arte.
- 5.- Udalak bi tortilla egiteko beharrezkoak diren osagai guztiak( arrautzak, olioa, tipulina eta gatza) jarriko ditu.
- 6.- Bikote bakoitzak bi tortilla egin beharko ditu. Lehenengoa egiteko, arrautza, patata, gatza eta tipula bakarrik erabili ahal izango dira eta, bigarrenari bakoitzak nahi duen bestelako osagaiak gaineratu ahal izango dizkio. Derrigorrezkoa izango da osagaien artean patata egotea.
- 7.- Tortillak egiteko behar den tresneria NORBERAK EKARRI BEHARKO DU. Gutxienez ondorengo tresnak ekartzea gomendatzen da:
- Amantala
- Eskutrapua
- Zartagina (Zartaginak 22 eta 26 cm arteko diametroa izan beharko du)
- Tortilla aurkezteko zartaginaren neurriko plater laua
- Azala kentzekoa
- Labana
- Arraultzak irabiatzeko tenedorea edo irabiagailua
- Egurrezko tenedorea
- Patatak mozteko ohola …
- 8.- Parte-hartzaileek bigarren tortilla gertatzeko beharrezkoak dituzten gainerako osagaiak ere ekarri beharko dituzte.
- 9. Tortillak aurkezteko ordena zozketa bidez erabakiko da. Lehenengo patata tortilla (guztientzako berbera) 12:30ean aurkeztuko da eta 12:45ean bigarrena.
- 10. Lehiaketa abuztuaren 16an izango da, eta goizeko 11,00etan hasiko da Plaza Zaharrean.
- 11. Epaimahai kualifikatu batek erabakiko ditu tortilla onenak. Horretarako, taldeek tortillak aurkeztuko dizkiete epaimahaiei.
- 12.Hauek baloratuko dira:
- - aurkezpena (0-5)
- - zaporea (0-10)
- 13. Epaimahaiak balorazioaren xehetasunak jasotzen dituen dokumentua sinatuko du. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.
- 14. Epaiaren ondoren sari hauek banatuko dira eskudirutan:
- - Lehenengo saria: 80€
- - Bigarren saria: 50 €
- - Hirugarren saria: 30 €