Jakitzeko modukua

'Jose Oregi memoriala' izena ipini diote Casalarreinako mus txapelketari

Egoitz Unamuno 2025ko abu. 1a, 08:14

Jose Oregi Casalarreinako futbol taldearen mahaian. Argazkia: Olatz Oregi.

Abuztuaren 2an jokatuko da Calasarreinako mus txapelketa azkarra eta aurrerantzean 'Jose Oregi memoriala' izena eroango du Errioxako herrian "ezaguna eta maitatua" izan den plazentziatarraren omenez.  

 Jose Oregi Pintado 'Erzilla' ekainaren 4an zendu zen 72 urterekin. Jose, duela hamabi bat urtetik bizi zen Errioxako Casalarreina (Nafarruri) herrian eta orain, bertako herritarrek. omenaldi moduan, 'Jose Oregi memoriala' izena eman diote herriko mus txapelketari.   

Olatz Oregi alabak Plaentxia.eus-i kontatu dionez, Josek aspalditik laguntzen zuen Casalarreina futbol taldean, boluntario moduan, eta klubeko juntakide ere izan da zendu den arte. Hain zuzen, bera kide zen futbol taldeak antolatzen du mus txapelketa eta klubaren erabakiz, hemendik aurrera, txapelketak bere izena eroango du: X Campeonato de mus rapido Villa de Casalareina Primer Memorial Jose Oregi . Familiak eskerronez hartu du erabakia: "Guretzako asko da, erakusten duelako aita ezaguna eta maitatua zela herrian". 

Bihar, zapatua, goizeko 11:00etan hasita jokatuko da mus txapelketa, estatu mailako txapelketarako ere puntuagarri izango dena.  

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.