0 KM KOMERTZIOAK

Gaurtik udako ordutegiekin jardungo dute herriko zerbitzu eta saltokiek

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 29a

Datozen asteotan, herriko saltokiek eta zerbitzuek ordutegi bereziak izango dituzte. Gehienek gaurtik, eguaztena, aurrera hartuko dituzte jai-egun batzuk edo ordutegiak murriztu egingo dituzte. Beste hainbatek normal segituko dute eta beste hainbat, berriz, jaiaz geroztik itxita daude. Barruan ikusgai ordutegiak:

  • Udala: normal jardungo du, 09:00etatik 14:00etara.
  • Anbulatorioa: normal jardungo du, 08:00etatik 15:00etara
  • Kiroldegia: abuztuaren 10era arte 09:00etatik 13:00ak arte. Abuztuaren 11tik 17ra kiroldegia itxita. Abuztuaren 18tik 24ra gimnasioa zabalduko dute eta abuztuaren 25etik 31ra normal zabalduko dute guztia. 
  • Liburutegia: abuztuaren 25era arte itxita. Abuztuaren 25etik irailaren 15era arte goizez, 10:00etatik 13:00etara.
  • Errekaldeko farmazia: abuztuko lehen astea, 09:00etatik 13:00etara; zapatuan, 09:00etatik 13:30era. Hurrengo astea itxita eta abuztuaren 18tik 22ra goizez, 09:00etatik 13:00etara.
  • Kalebarrengo farmazia: egunero zabalik, goizez eta arratsaldez. 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Uztailaren 31n guardia tokatzen zaio.
  • Kutxabank: abuztuaren 9tik abuztuaren 31ra itxita.
  • Laboral Kutxa: abuztuaren 1ean lan. Gero, abuztuaren 25era arte itxita eta abuztuaren 25etik 29ra 08:30etik 14:30era.
  • Correos: astelehenetik barikura, 08:30etik 14:30ak arte.
  • Triskel: abuztuaren 25era arte itxita eta abuztuaren 25eko astean 09:30etik 13:00etara.
  • Belarrak: egunero, astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara.
  • Ecenarro: zapatuan itxi, abuztuaren 26ra arte. Abuztuaren 26ko astean, 09:30etik 13:00etara.
  • MGS Aseguruak: gaur azken eguna; abuztuaren azkeneko egunetan zabalduko dute.
  • Mapfre: abuztuan itxita.
  • Comercial Vila: abuztuaren 8ra arte 10:00etatik 13:00etara eta abuztuaren 31ra arte itxita.
  • Loteria: egunero zabalik 10:00etatik 13:30era
  • Kooperatiba: egunero zabalik 08:30etik 13:00etara. Abuztuaren 15ean ere goizez zabaldu egingo dute. Arrandegia itxita.
  • Iratxo gozodenda: abuztuaren 1etik egunero, 08:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 4tik 8ra eta abuztuaren 25etik 29ra 08:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
  • Mendizabal okindegia: egunero zabalik 08:30etik 13:00etara, domekak itxita. Jai-egunetan zabalik, abuztaren 15a itxita.
  • Txuritxu gozodenda: abuztuan itxita.
  • Criado fruitategia: abuztuaren 8ra arte 09:00etatik 13:00etara, gero itxita abuztuaren 28ra arte.
  • Vidal fruta-denda: abuztuaren 4an, 6an eta 8an, goizez. Gero abuztuaren 28ra arte itxita.
  • KLB 6: abuztuan itxita.
  • Ibaiondo Ferreteria: egunero zabalik 10:00etatik 13:00ak arte.
  • Iñarra harategia: itxita dago.
  • Okelia harategia: astelehenetik barikura: 09:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 11tik abuztuaren 17ra itxita. Abuztuaren 18tik aurrera astelehenetik barikura 09:00etara 13:00etara.
  • Belaitz nekazal hornigaiak: zabalik astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara. Zapatuetan itxita. Abuztuaren 15etik 24ra (biak barne) itxita.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.